XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Amurizarentzat lan definitiboa da hiztegi errimatuaren edizio berritua

EUROPA PRESS. BILBO

Hiztegi errimatua eta Hitzaren kirol nazionala-ren edizio berritua aurkeztu zuen atzo Bilbon Xabier Amuriza bertsolari eta idazleak.

Liburu hau arlo honetan egingo duen lan definitiboa dela azpimarratu du egileak.

Liburu honegaz, nik arlo honetan egitea pentsatzen neban guztia amaitutzat emoten dot, horrek ez dau esan gura errima kontu hau hemen amaitzen danik, baina nik nire burua nahikotzat ikusten dot arlo honetan, arlo honetan nire lan definitiboa hau izango da, esan du.

Amurizaren lanaren edizio berrituak hainbat berrikuntza dakartza lehen edizioaren aldean.

Aurrekoa, 1981ean argitaratu zena.

Azkueren hiztegian oinariturrik zegoen gehienbat; honek, berriz, geroztik idatzi diren hiztegi berriak, eta bereziki Elhuyarrena, ditu oinarritzat.

Honela lehenbiziko edizio hartan azaltzen ez ziren hitz eta atzizkiak jaso ditu orain Amurizak.

Hala ere, ez ditu falta diren hitz guztiak sartu, egilearen hitzetan errimatua izanik, hiztegian berba guztiak sartzeak ez dauka zentzurik, selekzionatu egin behar dira batez ere bertsolaritzaren ikuspegitik.

Horrez gain, zenbait proposamen egiten dizkie egileak erabiltzaleei.

Adibidez, asonantzia gehiago erabiltzea proposatzen du.

Bertsolaritza klasikoa konsonantzian oinarritua dago, nik asonantzia gehiago zabaltzeko proposamena egiten dot, esate baterako, lehengo hiztegiaren arabera áogi, hori, erorié errima ona bada, zergatik ez áhori, horri, erorié??

Liburuan bigarren atalak, Hitzaren kirol nazionalak alegia, ez dakar hainbeste berrikuntzarik, atal batzuk kendu eta beste batzuk gehitu besterik ez du egin egileak.

Guztira, 10.000 berba inguru jaso ditu liburu berri honetan.

Aurrekoan ez bezala, bi lanak liburu bakar batean publikatu dira.